XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4.3.4.
... -(a)ri dagozkion neurriak har ditzazun.
4.4. ADIBIDEAK
Hona hemen ofizioaren enborrari dagozkion zenbait adibide:
ZERBAIT ERANTSIRIK BIDALTZEKOAK:
- ...ofizio honekin batera bidaltzen dizut Kultura sailburuak apirilaren Sean emandako Agindua.
- Jakinaren gainean jartzeko ofizio honekin batera Kulturako ordezkari berriaren Izendapen Dekretua bidaltzen dizut.
- ...jakin dezazun eta dagozkion ondorioak izan ditzan, ofizio honekin batera, 1992ko maiatzaren 6an egindako lehiaketan parte hartutakoen zerrenda bidaltzen dizut.
- ...jakinaren gainean egon zaitezen eta erabaki egokia har dezazun ofizio honekin batera Aitor Artazak zerbitzu honetara helarazitako eskabidea bidaltzen dizut.
ZERBAITEN BERRI EMATEKOAK:
- ...ofizio honen bitartez datorren ekainaren 15ean ohizko orduan saileko zuzendari guztien bilera izango dela jakinarazten dizut.
ERABAKI BATEN BERRI EMATEKOAK:
- ...ofizio honen bidez Eusko Jaurlaritzak 1992ko apirilaren 5eko bilkuraren ondoren aurrekoa hitzez hitz aldatzen duen erabakia hartu duela jakinarazten dizut.
- ...ofizio honen bitartez, gaur Kultura sailburuak 1992ko maiatzaren 8ko zure idazkia onartu eta zerbitzu honen ardurapean jarri duela jakinarazten dizut.